Apiril biribil, egun erein, bihar hil

Ertzik gabeko apirila izan da Beirarentzat, gozo-gozoa. Bilbon hasi genuen ibilbidea, Loraldiaren gonbita jarraituz. Erakusketa areto batean ikusgai egoteak artelanetik gertuago jartzen gintuenaren sentipenez eman genuen ordubeteko kontzertu kronometratua.

Bi kotxetan abiatu ginen A8ko bide zuzen eta merkeetan barrena Pi L T-ren bi diska ezberdin entzunaz auto banatan eta hara non soinu ekipoa montatzen PiLTko bateria-jolea topatu genuen! Ondoren, Oskorriko Natxo de Felipe entzule… Miresten ditugunak oholtzaren bestaldean izatea sentsazio arraroa da, ardura berezi bat sentitzen da sorbalda gainetan…

Eta Bilboko handitasunetik, Iruritako xumetasunera. Jauregiarte taberna Euskal Herriko tabernarik politena ez bada, ez da urruti ibiliko. Gure musika berehala egokitu zen hango egurretara, harako sortuta zegoela jakingo balu bezala.

Gonbidatu, Jon Barberena izan genuen. Maitasunaren ikuspuntu ezberdinak uztartu zituen poesia eta bertsoen bidez ohiko duen fintasunez:

Igandean, berriz, Baigorrira abiatuko gara. Bi astetan hiru probintziatan jotzea den luxua buruan, Nafarroa Egunean gure hondar aletxoa uzteko prest. Ta erlojuko harea hura, basamortu bihurtu zen…

 

 

 

Iruzkin bat utzi

Uncategorized atalean

Utzi iruzkina